Ingurumena

 

Enkarterriko udaltalde 21etik Udalsarea 21era

2002ko uztailaren 26an Enkarterriko Udaltalde eratu zen. Horren partaide izan ziren Sopuertako Udalarekin batera, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Muskiz, Turtzioz eta Zierbenako Udalak. Udaltalde 21 Eusko Jaurlaritzaren (Ihoberen bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta inplikatutako agenteen koordinatzaile lanetan aritu zen Enkartur elkartearen laguntzaz sortu zen. 2002ko abenduan Osoko Bilkurak Tokiko ekintza plana onetsi zuen eta Aalborg Gutuna sinatu zen; horren ondorioz, Sopuerta Udalsarea 21eko (Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea) kide bihurtu zen.