Enplegua eta Tokiko garapena

Udalak zerbitzu publikoa ematen du, eta zerbitzu horren helburu nagusia da gizarte- eta ekonomia-garapena sustatzea, tokiko baliabideak bultzatuz, eta lan-merkatuan sartzea zein enpresa-ekimenak sustatuz.

Ekintzak:

  1. Autoenplegua: Enpresa-ekimen ezberdinen inguruko aholkularitza eta babesa. Zerbitzu horren bidez, jada dauden enpresei eta etorkizuneko enpresariei beharrezko informazio guztia ematen zaie, enpresa-jarduera abiarazteko.
    Laguntza Negozio Plan bat egiteko
    Laguntzei eta diru-laguntzei buruzko informazioa
    Lokalak eta lurzorua bilatzea
  2. Aholkularitza eta laguntzak eta diru-laguntzak izapidetzea, jada ezarritako enpresa eta autonomoentzat. Horrela, horietarako sarbidea errazten zaie.
  3. Udalerri-mailako proiektuak egitea.
  4. Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren edo LANBIDEren eta tokiko udalbatzaren arteko hitzarmenen menpeko enplegu-programa ezberdinetan parte hartzea.
  5. Gizarteratzea eta lan-munduan sartzea erraztea, enpresen langile-eskakizunak identifikatu ondoren.
  6. Enpleguari begira, informazioa ematea eta jarduerak sustatzea.
  7. Elikagaien manipulazioari eta enpresa-kudeaketari buruzko ikastaroak antolatzea, antoenpleguari begira. Halaber, dauden ikastaroei buruzko informazioa ematen da.
  8. Udalerriko elkarteek sustatutako prestakuntza- eta aisialdi-jarduerak gauzatzearen alde egitea.

"Behargintza" zentroak zure zerbitzura daude eta zure eskualdean badituzu. behargintza@enkartur.net

Enkarterri kalea, 2 - 48840 GUEÑES
Martin Mendia kalea, 2 - 48800 BALMASEDA

  • Lanbide
  • Egailan
  • Behargintza
  • Enkarterri

Kontaktua

Telefonoa: 94 650 40 52
Aurretiazko hitzordua: Ainhoa
Posta elektronikoa: desarrollo@enkarterri.org

Lana