Hirigintza

Sopuertako Udaleko Hirigintza Saila

Sopuertako Udaleko Hirigintza Saila biztanleriaren hirigintza-garapenarekin zerikusia duten gaien konponketaz arduratzen da, eta baita eraikinen kontrolaz eta hirigintza-araubideaz ere.

Eraikina Errepidea Etxegintza









Bulego teknikoa

Arkitektoa: Jesús Cañada Merino
Aparejadorea: Javier Hurtado Vega

Arkitektoaren eta aparejadorearen jendaurreko arreta-ordutegia
Ostiralaetan, 12:00etatik 13:30etara (hitzordua eskatuz)
Aldez aurretik idazkaritzan hitzordua eskatu


Plangintza

Plangintza eta garapena: udalerriko hirigintzako antolamenduari buruzko guztia.
Hirigintzako informazioa: lur-zati, lursail eta abarren ezaugarriei buruzko informazioa eskatzen duten auzokideentzat.
Prozedurak: plangintza garatzeko administrazioak dituenak, esaterako, lurra berriro zatitzea, lurzorua desjabetzea...

Hirigintza

Lizentzien izapidetza: obra handi eta txikietarako, jarduera kaltegabe edo jarduera gogaikarriei buruzko arautegiaren mendeko lokalen egitura osaera arkitektonikoan duten eraginaren arabera; argien mantenimendurako, ostalaritzan terrazak ezartzeko, eraikin berrien lehenengo okupaziorako...

Obra eta Zerbitzuak: Zerbitzu orokorren mantenimendua: ur-sareen artapena, saneamendua, argiak, gordailua, araztegia... eta lorezaintzaren mantenimendua

Dokumentazioa

Udal Planeamenduaren arau subsidiarioen agiri grafikoak: Arau Subsidiarioen agiri grafikoak dituzten artxiboak oso handiak direnez, Udal Bulego Teknikoan kontsultatu beharko dira.