Hirigintza

 

Izartu Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-inguru ahul eta defizitarioak sozioekonomikoki berpiztu eta lurralde-eraberritzea egiteko tresna da. Xede hau kontuan izanik, ekimen hau toki mailan burutzeko Programa Integralak elkarrekin finantzatzean datza. Programa horiek inguruko arazo zehatz guztiei heltzen diete orokorrean. 

Izarturen helburuak

Programaren jarduerak helburu garrantzitsu batzuk lortzera zuzenduta daude:

  • Sopuertako hiri-antolamendua eta hobekuntza. Plaza nagusiak urbanizatuko dira eta horrela, elkartzeko eta aisialdirako guneak handitu egingo dira.
  • Kanpoko aldeko auzoetara iristeko bideak hobetu egingo dira, errepideak eta espaloiak konponduko dira trafikoa arinagoa izateaz gain, oinezko zein ibilgailuentzako seguruagoa ere izateko.
  • Gizarte Zerbitzuetako azpiegiturak berritu egingo dira. Gizarte eta osasun arretarako zentroa prestatuko da, bai eta gazteen artean hezkuntza eta kultura sustatzeko lokalak ere.
    Herriko ikastetxeetara iristeko bideak ere berritu egungo dira.
  • Garapen estrategiko osoa etorkizunerako ideia eta proiektu berriak sortzen laguntzeko

Biribilgunea1 Biribilgunea2