Kultura eta hezkuntza

Kzgunea 

Logo Kzgunea 

Eusko Jaurlaritzak Euskadi Informazio Gizartean Plana jarri zuen abian. Plan horren helburua da informazioko teknologiak sustatzea gizarteko maila guztietan: oinarrizko ikasketetan, herritarren artean, enpresetan, kulturan eta Administrazioan.

Plan honen ondorioz hainbat ekimen sortu da eta horietako bat Konekta Zaitez da. Ekimen honek Internetera konektatutako ordenagailuak erosteko diru laguntza eman zuen. Beste ekimenetako bat Enpresa Digitala da, eta ekonomia berrian sartzeko aholkuak ematen dizkie enpresei.

 

Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan KZgunea proiektua jarri zen abian 2001. urtean. Proiektu honen bidez doako telezentro publiko sarea sortu zen, Informazioko eta Komunikazioko Teknologia Berriak erabili ahal izateko eta teknologia horietan trebatzeko.

KzguneaEusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) arteko lankidetzari esker, KZgunea proiektuaren asmoetako bat da gizartean banaketa sortzen duen iturrietako bat desagerraraztea: inguru digitala ezagutzen dutenen eta ez dutenen arteko arrail digitala desagerraraztea, hain zuzen.

KZguneetan beharrezko azpiegiturak eta tutore espezializatuak egoten dira eta Euskadiko biztanleria osoaren esku jartzen dute Internet. Teknologia berrietatik gehien aldendutako sektoreak izaten dituzte batez ere gogoan: etxekoandreak, erretiratuak, langabetuak eta etorkinak.

Kzgunea

Sopuertako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin 2003ko maiatzaren 9an Sopuertakoko KZgunea irekitzeko. Gaur egungo telezentroaSan Pedro auzoan dago eta ordenagailuak dituen areto bat du. Ordenagailu horiek guztiek azken aurrerapen teknologikoak dituzte eta Internetera konektatuta daude. Gaur egun 144 erabiltzaile ditu eta egunero joan daitezke zentrora sarean sartu ahal izateko, prestakuntza ikastaroak egiteko edo IT Txartela (Informazioaren Teknologien Erabileraren Egiaztagiria) lortzeko azterketa egiteko aukera izateko.

Irekiera ordutegia

  • Kzgunea