Kultura eta hezkuntza

Auzo etxea 

  • Helbidea: Carmen Quintana Zabala Plaza 
  • Telefonoa: 94 650 40 52  
  • Faxa: 
  • Posta e.: kultura@sopuerta.biz  
  • Udal-barrutia:  
  • URL:  
 

Antonio Trueba Auzo Etxea

Sopuertak kulturarekin eta aisialdiarekin duen elkargunea da Antonio Trueba Auzo Etxea. Beraz, eraikin hau udalerriko bizitza soziokulturalerako erreferentzia tokia izango da, eta ondorioz, honetan Sopuertako kultura zerbitzuak bilduko ditugu.

Antonio Trueba auzo etxea

Zentroaren antolamendua

Kultura zentro honek hiru solairu ditu: erdisotoa, beheko solairua eta lehenengo solairua.

Erdisotoan, 90 m2-ko gimnasioa zein komunak eta aldagelak daude. Honetara, kanpotik zuzenean sartuko gara, irisgarritasun arauak bete ondoren.

Beheko solairuan, berriz, komunak (hauetako bat elbarrientzat) daude, eta baita gizarte eta kultura ekintzetarako moldatutako hiru gune ere (KZ Gunea, alkoholik gabeko gazte taberna eta bideo zein musikarako gazte aretoa).

Azkenik, lehenengo solairuan, erabilera anitzeko aretoa eta udalerriko elkarteentzako bost bulego daude.