Kultura eta hezkuntza

Liburutegia 

  • Helbidea: La Baluga 29, 48190 Sopuerta  
  • Telefonoa: 946 104 762 
  • Faxa:946 19 4721  
  • Posta e.: liburutegi@sopuerta.biz 
  • Udal-barrutia:  
  • URL:  
Liburutegia 

Sopuertako liburutegia 1990. urtean inauguratu zen eta La Baluga auzoan dago.

Den-denek erabili ahal dute liburutegia, dohainik, eta bertako material guztia erabiltzailearen eskura dago.

Liburutegiko txartela egiteko, liburutegian bertan emango dizuten inprimakia bete behar da. Txartela doanekoa da eta ez du iraungitze datarik.

Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi publikoetako fondo bibliografikoak erabiltzaileen eskura errazago jartzeko, txartel horren bidez ELSNren (Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala) on line-ko Katalogo Kolektiboko liburutegietarako sarbidea duzu. (www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua)

Ordutegia

Liburutegiko ordutegia:

16:00etatik 20:00etara.

Udan, ekainaren 12tik irailaren 15era:

11:00etatik 15:00etara.

Bilduma Bibliografikoa

Liburutegiko fondoak 8.000 ale ditu, 7 aldizkako argitalpen eta egunero lau egunkari jasotzen ditu.

Gainera, CD formatuko materialak ditu, batik bat, hezkuntza, kultura eta kontsultakoak.

Erabiltzaileentzat ordenadore bat eta internet dago (arauak ikusi).

Sarbidea eta mailegua

Liburutegi sarreraDohainik. Materialak maileguan hartzeko irakurlearen txartela behar da. Liburu bi har daitezke 15 egunerako gehienez, eta kasuaren arabera, beste 15 egunerako berritu ahal da mailegua.

Erreferentziako bildumak eta aldizkako argitalpenak ezin daitezke mailegatu.

Argitalpen eta material elektronikoen kontsulta eta mailegua, buletinak on line (EHAO, BAO, BOE...), agiri digitalak, irakurketa-gela, fotokopia zerbitzua....

Informazio bibliografikoko zerbitzua

Zure ikasketa, aisialdia, ikerketa... dela-eta behar duzun informazioa edo agiria lortzen lagunduko dizugu zerbitzu honen bitartez, liburutegian ez badago ere. Liburutegiaren zerbitzu edo baliabideen erabilerari edo jardunbideari buruzko zalantzak argitzen ere lagundu ahal dizugu.

Nola erabili? Liburuzainari galdetu liburutegiko mostradorean bertan, telefonoz deituz edo e-mail bidaliz.

Liburutegian sarea  www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua helbidetik hurrengoak egin ditzakezu:

  • Berritzeak eta maileguak. .
  • Eskabidea eta agirien erreserbak.
  • Erosteko iradokizunak.
  • Euskadiko irakurketa publikoko sarea
  • Liburutegi zerbitzua