Sopuerta kontzejuaren izenean, atsegin handiz gonbidatzen zaituztet gure ingurune natural ederra partekatzera eta Enkarterrialdeko (Bizkaiko Lurralde Historikoa) herri zoragarri hau ezagutzera.
Bisitariontzat, heldu zein gazte, Sopuertak hainbat aukera eskaintzen ditu gozatzeko. Izan ere, guztion nahiak ase ditzakezue. Esate baterako, Alen (atsedenlekuan iraganeko meatze-bizitza gogoratuko duzue), Mello, Longitas eta Pico Cinto mendietara joan zaitezkete paseatzera.
Horrez gain, bizikletan ibil zaitezkete bidezidorretan eta Artzentales eta Galdemes lotzen dituen bide berdean. Nahiago baduzue, atsedenlekuetan gera zaitezkete gozatzen, edo gure auzoak esplora ditzakezue. Gainera, gure ondarea aberatsa da: dorretxeak (bando gerren lekuko izan dira), kiskaltze labeak (meatzaritzako industria monumentu aitortu dituzte), Abellanedako Batzar Etxearen egoitza eta bere museoa (hortik pasatzen da erromatarren galtzada).
Eta, ibilaldi lasaigarria amaitutakoan, gure gastronomia paregabea dastatu ahal izango duzue. Horrek guztiak eguneroko bizitza albo batera uzten lagunduko dizue eta ez duzue urrutira joan behar, Bilbotik hogeita hamar minutura gaude eta.
Web orri honen bidez, herritarrok Udalari buruzko informazio gehiago izango duzue eskura, eta administrazioa ere gertuago izango duzue.
Besoak zabalik hartuko zaituztegu SOPUERTAn, “izadia bizi-bizi”.