Ostatua

 

Pikatzaenea baserria, apartamentos rurales 

Baserri sendoa, arkitektura tradizionalekoa. Nagusiek duela gutxi berritu dute, harrizko hormak eta habeak agerian dauzka. Bezi Haranean (Sopuerta) kokatuta dago, Enkarterri erdian.

5 estudio dauzka sukalde, bainugela eta guzti; estudio horietako bat mugikortasun arazoak dituztenentzat egokitu da. Halaber, 4na pertsona har ditzaketen bi apartamendu ere baditu. Guztiek dituzte berogailua, telebista eta telefonoa. Etxe osoa ere (18 pertsona) aloka daiteke. Lorategia, galeria tximiniaduna, aparkaleku pribatua, liburutegia, barbakoa, sukalde erkidea eta internet dauzka baserriak. Leku zoragarria da familientzat eta umeak dituzten taldeentzat.

Etxe osoa alokatzeko aukera badago.