Ostatua

 

Batzarkideen Etxea 

Enkarterriko leku historikoan kokaturik dago, 1771ko Batzarkideen etxearen ondoan hain zuzen ere. Erabat berritu dute, baina elementu arkitektonikoak errespetatu dituzte. XVII. mendean, Enkarterriko “gaiez” aritzeko, Abellanedan elkartzen ziren batzarkideen ostatu zen.

Nagusiek asko zaindu dituzte xehetasun guztiak, bezeroak eroso senti daitezen. Guztira bina pertsonarentzako 6 logela dauzka. Gela bakoitzak dekorazio pertsonalizatua du eta oso atsegin eta abegikorrak dira. Logela guztiek bainugela, berogailua, aire girotua, telebista, telefonoa eta Interneterako sarbidea dituzte.