Turismoa

Turismo bulegoa 

Sopuertako turismo bulegoa 2005eko apirilean ireki genuen, eta egun, eskualde honetako zein beste probintzietako bisitari piloari egiten die harrera.  

Turismo bulegoan aldizkariak, mapak, gidak eta bestelakoak daude eskuragarri, bisitariek Sopuertaz eta inguruaz ahalik eta gehien goza dezaten.

 

Ekintzak

Gainera, bulego honek hainbat zalantza argitzen ditu; besteak beste, landa-etxeei buruzkoak, jatetxeei buruzkoak, museoko bisitei buruzkoak eta arte eraikinei buruzkoak. Horretarako, bai Enkarterrin, bai bestelako probintzietan egin daitezkeen bisita zein ibilaldi turistikoei buruzko informazio idatzi zehatza dugu.

::Turismoa hedatzeko eta sustatzeko jarduerak egitea. Horretarako, kalitatezko turismo eskaintzak landuko ditugu.
::Sopuertako eskaintza turistikoa deskubritzea eta ezagutzen ematea. Horretarako ezinbestekoa da, batetik, natura eta turismo ingurunea baloratzea Enkarterriko eremu geografikoa garatzeko, eta bestetik, bereziki, nekazaritza-abeltzaintzaren alorra eta honen erakargarri turistikoa bultzatzea.
::Administrazio publikoekin eta enpresa pribatuekin elkarlanean aritzea, turismo eta kultura programak zein ekintzak sortzeko eta sustatzeko.
::Turismo azoka eta ekitaldietara joatea, etorkizunean bisitariak izan daitezkeenengana hurbiltzeko. Hestebete azoka.

Kontaktua

Helbidea: Carmen Quintana Zabala Plaza, 6. San Pedro La Baluga Auzoan - 48190 Sopuerta
Ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara
Telefonoa: 94.610.40.28 eta 94.650 47 50
Posta e.: sopuertaturismo@sopuerta.biz