Turismoa

 
Quintana Zabala familiaren jauregia

Nahiz eta udalerriko aukera ekonomiko urriek Gaztelara eta Ameriketara alde egitera bultzatu, XIX. mendearen amaieratik XX. mendeko lehenengo hamarkadetara familia ugari, berriro ere, itzuli ziren. Familia hauek atzerrian dirutza irabazi ostean, Sopuertara bueltatzea eta bertan jauregitxoak eta egoitzak eraikitzea erabaki zuten.

Honek herriari inoiz eduki ez zuen bizitegi-itxura eman zion. Gainera, leinu batzuek herriari berari ere diru kopuru handiak eman zizkioten, kultura eta gizarte-ongizaterako. Alor honetan aipatzekoak dira, besteak beste, Quintana Garay eta Quintana Setién familiak, eman zuten dirutzagatik.

 Informazio gehiago (PDF 220KB)