Turismoa

 
Historiaurrearen adierazgarri den monumentu bat

Lurralde hauetan gizakiak bizi zirela egiaztatzen duten aztarnarik zaharrenak Frantsesen Koba (Artatxo mendia) parajean topatu ziren. Paraje honetan, arkeologoek Goi Paleolitikoan (K.a. 35.000-9.500) kokatzen dituzten hezurrak eta silexezko lanabesak agertu ziren.

Hainbat arkeologia lekukotasunek argi adierazten dutenez, garai batean, Enkarterrin erromatarrak egon ziren. Eta dakigunez, erromatar hauek inguru honetan zeuden burdin meatzeen ustiapenean aritzen ziren.

Esate baterako, Abellanedako Miliarioak edota Zaldun (Gordexola) aurkitutako Hilobi edo Hilarriak bertan erromatarrak egon zirela aditzera ematen dute, eta gauza bera esan dezakegu Arenaza Koban (Galdames) aurkitutako zeramika puska eta apaingarriei buruz.

 Informazio gehiago (PDF 220KB)