Turismoa

 

Monumento representativo del origen histórico de Sopuerta
Lope García de Salazarren arabera eta Aita Lozanoren “Nobleza general de la Península” liburuan agertzen denaren arabera, K.a. 1304. urtean Tebas hirian jaiotako Hércules Alcides izenekoak Sopuerta sortu zuen, Greziako itsas armadarekin Kantauri Itsasora heldu ondoren.

Beranduago, Dorotea izeneko menditarren zerbitzariarekin ezkondu zen eta Alcedo Dorrea eraikiarazi zuen. Dorre honek haran guztia eta beranduagoko erromatar galtzada oinperatzen ditu.

Bizkaiari eta Enkarterriri buruz gordetzen den dokumenturik zaharrenaren historian agertzeko ohorea du Sopuertak. Izan ere, 900. urte inguruan idatzitako “Crónica de Alfonso III” ezagunean, lehenengo aldiz “SUBPORTA” bezala agertzen da izendatuta.

Eta itxuren arabera, hauetaz hitz egiten duenean, gaur egun Karrantzak eta Sopuertak dituzten baino eremu zabalagoei buruz ari da.


“..En aquel tiempo se pueblan Asturias, Primorias, Livana, Trasmera, Subporta, Carrantia, Bardulies que ahora se llama Castilla y la parte marítima..”