Ondarea

 

San Bartolomé, La Cadena, La Placelueta, La Calzada, Viadas-Calzadilla, Malabrigo eta El Mazo

Sopuertako auzo hau Bizkaiko noble askoren sorleku izateaz gain, Enkarterriko Juntetxearen bilgune ere izan zen. Udalerriaren hegoaldean dago kokatua. Jauregi eta dorretxe ugari ikusiko ditugu Avellanedan.

Gainera foru-herria da; izan ere, Bizkaiko Enkarterriko Juntetxearen egoitza forala izan zen. Bere kokalekuari zor dio, udalerriaren erdian egoteari alegia, Enkarterriko Juntetxearen egoitza forala izana.

Auzo honetan dago Enkarterriko Museoa, XIV. mendeko Juntetxean bertan. Armarria XVII. mendekoa da; Labayruren ustez, armarri hori da Bizkaiko bakarra eta egiazkoa. 1623 eta 1635 urteen bitartean berritu zuten baserri zaharra eta armarria ordukoa omen da.

Abellaneda


Juntetxea

Lehen eraikina XVI. mendearen hasieran egin zuten, baina datarik ezin dugu zehaztu. Ziurrenik bi solairuko etxea izango zen. 1535ean kartzela bat bazela badakigu, eta, diotenez, auditoriora igotzen ziren eskailera batzuk zeuden, hau da, kartzelatik batzar gelara igotzen ziren eskailerak.

Etxea maiz berritu behar izan zuten XVI. mendean zehar, egoera txarrean baitzegoen. Hori delaeta, 1592an ekin zioten Juntetxe berria eraikitzeari. 1635ean amaitu zituzten lanak, behin fatxadan armarria jarrita.

Eraikinak kubo itxurako baserria zela ematen du, lau isurkikoa eta arkudun atekoa, XIX. mendera arte zutik iraun zuenaren oso antzekoa.
1806an, Enkarterriko Batzar Nagusiak kendu zirenean, utzi zitzaion eraikina erabiltzeari. Horrek etxearen hondamen progresiboa eragin zuen XIX. mendean zehar.

Antzina, XIX. mendearen hasiera arte, Avellanedako Juntetxean elkartzen ziren Enkarterriko Batzar Nagusiak. Enkarterriko eraikin adierazgarrienetako dugu; izan ere, herrialde honen askatasunaren eta salbuespenen (frankizien) sinbolo da. Batzar honek ordezkatzen zuen Gobernuko erakunderik gorena. Honako hauek ziren bere eskuduntzak: justizia eta gobernua ordezkatu, eta Enkarterriko Forua defendatu. Merindadeko Juntetxearen egoitza zen eta bertan bizi zen Bizkaiko Enkarterriko Korrejidor tenientea. Juntetxea da Buruaren Jabetasun Legearen eta 1394ko Foruaren sinbolo. Juntetxeak funtzio hauek guztiak bete zituen: auzitegia, kartzela, Merino eta Alcalderekin gotorlekua, eta Enkarterriren izaeraren gordelekua. Bertan epaitzen zen lehen instantzian eta bertan erabakitzen ziren gai zibilak eta militarrak. Enkarterriko Museoa da gaur egun.

Foru garaiaren bukaeraraino mantendu ziren bere horretan eraikin hauek. Behin Foruak ezeztatuta eta administrazio funtzioa galduta, luzaroan egon zen hutsik Avellanedako etxea, 1933an eskualdeko Museoa jarri zuten arte.

XX. mendean zehar Foru Aldundiak esku hartzea erabaki zuen Avellanedako multzoaren berritze lanetan. Berritze lan hauek fase ezberdinetan egin ziren. Aipagarriena da Eugenio María de Aguinagak egindako lana. Solairu bat gehitu zion etxeari, hutsarte erromanikoak ireki zituen, klasizista itxurako leiho zabalak egin zituen, eta Enkarterriko sinbolo den dorrea osatzen duten
almenak jarri zituen. 1989an ere berritu zen etxea museoa handitzearren. Ezaugarri modernoak dituen eraikina da.

Arkitekturaren ikuspegitik ez du zerikusirik aurreko eraikinekin.

1992an berreskuratu zuten eraikina Bizkaiko Batzar Nagusiek. Eta atzera ekin zitzaion bertan lanak egiteari. 1994an berriro inauguratu zuten Enkarterriko Museo. Museoaren 10 aretoetan birsortzen da udalerriaren eta biztanleen bizitza eta historia, benetako piezen bidez, maketen, planoen eta argazkien bidez. Gai ugari jorratzen dira hauen guztien bidez: aurre historia, erromanizazioa, hiribilduen sorrera, banderizoen arteko gudak eta tradiziozko landa- gizartea besteak beste.


Avellanedako Juntetxea- Enkarterriko Museoa

  • Avellanedako Juntetxea- Enkarterriko Museoa
    Avellaneda auzoa, z/g 48190 Sopuerta
  •  Tf. Zk.:94.650.44.88 – 94.610.18.15 enkarterri.museoa@bizkaia.org
  • Faxa 94.610.49.90
  • Asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
    Igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14 :00etara.  
  • Uda (uztaila- iraila) 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Igande
    eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara.
  • Sarrera doan. Erakusketak eta tailerrak.

Juntetxea1 Juntetxea2