Sopuerta, Enkarterriko kontzejua. Urteak pasa ondoren bere ondare parte bat galtzeaz gain, Sopuerta izaki Enkartatuaren esentzia bizirik mantentzen duen udalerria dugu.
Erromatar harribideak, mendiko pistek eta meatze-bideek bere haranetako sarbideak eta konexioak errazten dituzte. Bertan historiaurreko aztarnak, Sopuertako iragan sutsua gogoratzen duten gotorleku handikiak, eraikin erlijiosoak, jauregi errenazentistak eta etxetzar neoklasikoak, burdin- kaltzinaziozko labeak eta baita garrantzi handiko herriko arkitektura erakusten duten baserriak ere ikusi ditzakegu.
Sopuertako mapa