Ondarea

 

Sopuertako fauna
Bezi azoka

Faunari dagokionez, Enkarterriko mendietan hainbat ugaztun ikus ditzakegu, hala nola: orkatza, basurdea, katajineta, katagorria, basakatua, azkonarra edo azeria.

Gainera, bertako espezieak ere badira. Adibidez, Enkarterriko txakur villanoa, Karrantzako latxa ardia edo Enkarterriko astoa. Asto hau desagertzeko zorian dagoenez, espeziea babesteko talde bat sortu da.


Montxino zezena

Montxina, Euskal Herriko behi arraza,  behi-arraza hau Bizkaia eta Kantabria arteko inguru honetakoa da, nahiz eta muga hauetatik haratago ere zabaldu den. Animalia basatiak edo erdi-basatiak dira, eta mendian ibiltzen dira larrean. Ez dira handiak, 120-130 cm ingurukoak, eta 150 eta 200 kg bitartean pisatzen dute normalean. Ile gorria dute eta mutur zuria, adarrak aurrera eta gora izaten dituzte eta parentesi moduko bat osatzen dute. Jenio bizikoak direnez, zezenketetan erabili izan dira. Urrixek bi urtetik behin egiten dute umea. Gaur egun arraza honetako ganadu oso gutxi dago.

Enkarterriko txakur villanoaOrkatzaBasurdeak