Museoak

Pobaleko Burdinola 

Pobaleko Burdinola(Muskiz) 

El Pobal dorretxearen ondoan dago, Sorginleku izeneko leku batean. Bizkaian ia-ia burdinola guztiak desagertu dira eta, horregatik, ohore handia da El Pobal burdinolak irautea. Burdinola hau XIII-XIV mendeetan zabaldu ziren burdinola hidraulikoetako bat da. XVIII. mendean, Marques de Villarias bizi zela, berriztatu zuten eta gaur egun ezagutzen den bezalaxe geratu zen. Barakaldoko lehenengo Labe Garaia piztu zuen garra, burdinola horretako sutatik hartu omen zen.

Astelehenetan, urtarrilaren 1ean eta 6an, eta abenduaren 25ean itxita dago.

Taldeen bisita gidatuak: euskaraz, erderaz eta ingelesez. Bisita hauek 45 minutu eta ordu bete inguru irauten dute. Goizez lau bisita programatuta daude: 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan; eta arratsaldez, hiru: 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan.

El Pobal Burdinola 2

Http://www.turismomuskiz.com