Museoak

Pozalaguako haitzuloen barrukaldea 
  • Helbidea:  
  • Jarduera:
  • Telefonoa: 649 811 673 
  • Faxa:  
  • Harremanetarako:  
  • Webgunea:  

Pozalaguako haitzuloak (Karrantza) 

Ranero herrixkatik bi kilometrora kokaturik dago, izen bere ko haitzaren oinean. 1957ko abenduaren 28an, ondoko dolo mita-harrobi bateko lehergailu baten eztandak agerian jarri zuen haitzaren barruan ezkutaturiko haitzulo hau.

Gidaturiko bisitaldi batean, haitzuloaren barruan sartuko gara, eta bertan, harribitxi geologiko horren aberastasun itzela ikusi ahal izango dugu.

Ibilbidea metalezko pasagune batzuekin egokitu da, haitzuloaren barruan errazago ibili ahal iz ateko.

Interesgarriena estalaktita mota jakina da, eta horiei eszen triko esaten zaie. Erronka handia egiten diote grabitatearen legeari, eta norabide guztietarako adarrak dituzte, elkarrekin lo tuta eta korapilatuta.

Eraketa horren jatorria ezezaguna da oraindik, eta prozesu natural horren inguruko azalpen asko eman dira. Eszentrikoen presentzia handiagoa Versailleseko gelaren sabaian ikus daiteke.

Eurien garaian, haitzuloaren zorua urez betetzen da, aintzira txikia osatuz; horrek ispiluaren efektua sortzen du eta, horrela, argiztapenaren laguntzarekin, edertasun ikusgarriko giroa sortzen da.


Neguko ordutegia:
16/9tik 14/6era
Astelehenetan itxita.
Gainontzeko egunetan 11.00etatik 17.etara.

Udako ordutegia:
15/6etik 15/9ra
Egunero 11.00etatik 19.00ra.

Pozalagua Haitzuloak