Leku interesgarriak

Galtzada erromatarra 

Pisoraca galtzada erromatarra erromatarrak Enkarterrin egon zirela egiaztatzen duten testigantzetako bat da.

Galtzadaren trazatua I. mendearen hasieran ireki zuten. Palentziako Herrera de Pisuerga zein Kantabriako Castro Urdiales lotzen zituen eta merkantziak garraiatzeko erabiltzen zuten.

2 metro inguruko zabalera dauka, eta harriz estalita dago. Muturreko harriak handiak badira ere, erdikoak askoz txikiagoak dira.