Leku interesgarriak

Itxaslur 

Kostaldea zeharkatzen duen pasealekua da, eta Pobeña zein Kobaron auzoak lotzen ditu. 3 kilometroetan, kostaldeko eta itsaslabarretako ikusmira zoragarriak eskaintzen ditu. Bertan, eskualdeko meatzaritzaren eta arrantzaren aztarnak daude ikusgai; esate baterako, mea zamatzeko legua eta algen bilketa.

Mahaiak eta erretokiak dituen jolasgunea dago bertan.