Leku interesgarriak

Muñatones Gaztelua 

XIII. Mendean eraiki zuten beste dorre baten aztarnen gainean.

Lope Garcia de Salazar jaunak eman zuen eraikitzeko agindua. Bandokidea eta letra–gizona zen aldi berean eta "Las Bienandanzas e Fortunas" idatzi zuen, XIV eta XV mendeetan Euskadi suntsitu zuten bandoen arteko gerren narrazio luzea, alegia.