Leku interesgarriak

Lanestosako Plaza Zaharra 

Plaza zaharrak badauka nortasunik, lauetxeko ilara daukalako eta. Bizkaiko etxe-arkitektuaren araberakoak barik, Kantabriako estiloaren araberakoak direlako.

Hain zuzen ere, egurrezko korridoreak dituzte ezaugarri bereizgarri, hau da, egur torneatuz egindako eta marroiz, berdez edo gorriz margotutako egutera jarraitua.