Leku interesgarriak

 
Armañoneko natur-gunea

Mendigunea Mayor (Karrantza) eta Agüera (Turtzioz) ibaien arteko haitzartean dago kokatuta eta Armañon, El Carlista, Los Jorrios eta Surbias gailurrak nabarmentzen dira.

Erliebe ikusgarriek osatzen dute paisaia eta forma karstikoak, lapiazak eta dolinak ugari dira. Lur azpia oxkarduna da; forma endokarstiko ugari daude eta berrehun kobazulo, leize eta torka baino gehiagokatalogatuta. Bertako mendi-hegal, fauna eta landaretzari esker, parkea benetako natur gunea da, aire garbia arnasteko lekua, alegia.