Leku interesgarriak

 

Karrantzak landare biodibertsitate izugarria du, eta gainera, geografia osoan zehar barreiatzen diren basoak ere baditu.

Horrela, arte, pago eta haritzen basoak edertasun paregabeko parajeetan daude. Larre, txilardi, otadi eta inguruneko artzain-izaerarekin lotutako landare- zein zuhamuxka-multzoak ere oso nabariak dira Haraneko tontorretan.

Pagadiak Ordunteko mendi-hegaletan eta Mesada mendilerroan ikus ditzakegu eta, era berean, oso nabariak dira hedadura nahiz edertasunari esker, Rebedules eta Boherizakoak (La Calera) eta Saltipiñia eta Balgerrikoak (Lanzas Aguadas)

Azken honetako pagadia Bizkaiko handiena da. Pagoekin batera, haritzak, haltzak, lizarrak, haginak eta gorostiak bizi dira. Basoa Balgerri mendiko iparraldeko mendi-hegalean dago eta bertatik izen bereko ibaia igarotzen da.

Balgerriko Pagadia