Leku interesgarriak

Sopeñako artaldia 

Karrantza haranaren iparraldean, Armañonen eta Fuentefriaren oinean, haitz harritsua, luzanga eta bertikaletara apurtua (zazpi kanaletan) dago. Hemen barrunbe asko dago, batzuk naturalak eta beste zenbait mende hasierako erauzketa lanen eraginezkoak.

Sopeñako hare-harrizko haitzek itsasoko haizeetatik babesten dute, eta euren babesean mikroklima epela garatzen da. Hori dela eta, erlaitz kantabriarrean artadi mediterraneoa hazi ahal izan da. Larre itxura dauka, antzina egindako mozketen eraginez, eta Extremadurako edo Andaluziako paisaiak dakarzkigu gogora.