Leku interesgarriak

 
Pozalagua haitzuloak

Ranero herrixkatik bi kilometrora kokaturik dago, izen bere ko haitzaren oinean. 1957ko abenduaren 28an, ondoko dolo mita-harrobi bateko lehergailu baten eztandak agerian jarri zuen haitzaren barruan ezkutaturiko haitzulo hau. Gidaturiko bisitaldi batean, haitzuloaren barruan sartuko gara, eta bertan, harribitxi geologiko horren aberastasun itzela ikusi ahal izango dugu. Ibilbidea metalezko pasagune batzuekin egokitu da, haitzuloaren barruan errazago ibili ahal izateko.

Interesgarriena estalaktita mota jakina da, eta horiei eszen triko esaten zaie. Erronka handia egiten diote grabitatearen le geari, eta norabide guztietarako adarrak dituzte, elkarrekin lo tuta eta korapilatuta. Eraketa horren jatorria ezezaguna da oraindik, eta prozesu natural horren inguruko azalpen asko eman dira. Eszentrikoen presentzia handiagoa Versailleseko gelaren sabaian ikus daiteke. Eurien garaian, haitzuloaren zorua urez betetzen da, aintzira txikia osatuz; horrek ispiluaren efektua sortzen du eta, horrela, argiztapenaren laguntzarekin, edertasun ikusgarriko giroa sortzen da

Pozalagua haitzuloak 2

Kontaktua

Tlf: 649 81 16 73

Ordutegia:
15-09/14-06

11:00/17:00
Azken emanaldia:
16:30

15-06/30-09

11:00/19:00
Azken emanaldia:17:30
Itxita:
Astelehenero(Jaiegunak baizik)
18-09, 25-12,1-01 eta 6-01Otsaila, eta Azaroa (astelenehetik ostiralera)
Aste Santua eta zubiak:
hurrengo hiru egunetan itxita egongo da.