Leku interesgarriak

 

XVII. mendean, Enkarterriko mendebaldean (Turtzioz, Artzentales, Karrantza, Guriezo) euskal baserriaren eta mendiko etxearen arteko nahasketa egiten hasi ziren nahiko arrakasta handiarekin.

Baserri mota horrek, laukizuzen solairukoa, oinarrizko horma alde motzean dauka. Alboko hormak aurreko aurpegira aurreratzen dira, haizemozteak bezala, alde honetan "pipianos" deritzonak. Horien artean egurrezko balkoi jarraitu bikoitzak edota hirukoitzak daude. Bizpahiru isuriko estalia dute eta aurrealdean apurtu egiten da bisera gisa. Horrek "cola de milano" edota "morisca" izena hartzen du.

Horrelako baserriak Ahedo, Paules eta El Callejo auzoetan daude ikusgai.

Enkarterrietako baserria