Leku interesgarriak

Indianoen etxeak 

Oparotasunak bereizten ditu etxe horiek, bai osagarriz betetako arkitektura-estiloan, bai eraikitzeko erabilitako materialetan..

XIX. mendearen bukaeratik XX. mendearen lehenengo herenera arte, Kontxa auzoan eta horren ingurunean dauden indianoen etxe gehienak eraiki zituzten. Garai hartan, indiano asko Karrantzara itzuli eta irabazitako diru-kopuru handia etxebizitzak eraikitzeko gastatu zuten, jabeen aberastasuna eta oparotasuna agerian utziz.

Eraikitzeko moduagatik eta kolore biziengatik aipatzekoak dira Hernaiz (Concha) eta Portillo (La Tejera) familien etxeak. Gainera, azken horren eraikuntzan Jean Darroguy arkitekto frantsesak parte hartu zuen.