Leku interesgarriak

Zubi zaharra edo Muza 

XIII. mendean eraiki zuten, eta Gaztelako bide zaharreko derrigorrezko igarobidea zen. Erdi Aroan, hiribilduko harresian irekitzen zen ateetako at zen. Merkantzien zirkulazioak (artilearena zen garrantzitzuena) zubia gurutzatzen zuen. Era berean, zubiak berak bi eginkizun zituen : batetik, zaintzarako gunea zen; eta bestetik, sartutako
merkantzien zergak kobratzeko eremua zen. Gaur egun, hiribilduko sinboloa da.