Leku interesgarriak

San Severino Eliza 

Hiribilduko garrantzitzuena da, bai eta gurtzarako irekita dauden lau elizetatik bakarra ere. XVmendekoa da, eta barruko aldea gotikoa da. Absideko beirate gotikoak dotoreak dira oso. Eliza bertan, 1892ko Cavaille-Coll organoa dago (ondo zainduta dago), bai eta Erdi Aroko 5 hilobi ere.

Bertako 3 kaperetatik, Kristo Santuarena da garrantzitzuena, Juan de Urrutia jaunak, Balmasedako merkatariak, sortu zuen 1545ean, eta Bizkaiko arkitekturako bitxia da.