Ibilbideak

Alen Parke tematikoa 1 

XIX. mendearen amaie-ran eta XX. mendearen hein handi batetan zehar Sopuertak meatzaritzaren garapen garrantzitsua ezagutu zuen. Meatze-trenak eratzeaz gainera, aireko tranbiak, plano inklinatuak, mineral-garbitoki ugari... instalatu ziren eta ordura arte ia biztanlerik izan ez zuten gunetan benetako meatze-auzoak eratu ziren. Zereginak etenda eta meategiak itxita ugariak dira gaur egun oraindik gizakiak bertan behera utzi baditu ere naturak nahiz isiltasunak berriro bereganatu dituen eta parajetan erdi ezkutatuta irauten duten jarduera honen hondarrak.


Gune horietako bat Alen mendiko hegaletan aurkitzen da eta Beheko nahiz Goiko Olaba-rrieta auzoez, Sel eta Alen, eratuta legoke. Gune honek XX. mendearen hasieran ia mila biztanle izan zituen. 1900. urtean Alen auzoak soilik izango zuen 565 biztanleko populazioa. Biztanleek okindegia, haragiaren salmenta, kooperatiba,hainbat taberna, farmaziako botikina, frontoia...zituzten eskuragarri. Halaber eskolak, indar publikoaren kuartela eta San Luis Ermitako erlijio-zerbi-tzuak izan zituzten.

Alen parke tematikoa 2 Alen parke tematikoa 3 Alen parke tematikoa 4

Meatze-krisialdiak ekarritako abandonuarengatik etxe gehienak eraitsi zirenez, hemen hainbeste jendebizi zela irudikatzea zaila gertatzen da.

Gaur egun gunean gaikako parke natural bat eta hogeita hamar hektareako aisialdirako gune ederra aurkitu ahal dira.

Ongi egokitutako bere bidozi-dorretan barrena nahiz mendiko bizikletan ibiltzeko edo eskalada- murruanpraktikatzeko toki ezin hobea da, baita antzinako meategietako hon-dakinak dakartzan paisaia ederraz gozatzeko ere: mineralezko garbitokiak, galerietarako sarbideak, meatze etxe-bizitzak, Castro Alén Trenbidearen trazatua, San

Luis Ermitaren hondarrak, bere barnean haitzuloa duen Santa Lucia Ermita birgaitua.

Santa Luzia Baselizako haitzuloaren barnealdea

Tradizioaren arabera hemen Amabirjina azaldu zen eta halaber herriaren ustea litzateke pertsonek haitzuloaren barnean dagoen arroka irten bateko urarekin begiak igurtzitzen badituzte sendatzea lortzen dutela. 2006an birgaitua.

Parkearen barnean halaber “Casa Gazte” Mendiko Burdinolako arkeologia aztarnategia ikusi ahal da, Bizkaiko lehenengo burdin-galdategien inguruko lekukota-sun zaharrenetako bat izango litzatekeena.

Parkea piknik bikain batetaz gozatzeko al-tzari egokiekin (mahaiak, erretegia eta iturria) behar bezala hornituta dago.

Halaber tokia ibilbide ezberdine-tarako abiapuntu bezala erabilga-rria gertatuko da: Alen gailurrerako igoera (798 m-ko altuera), gunean aurkitzen diren historiaurreko hondakinak ezagu-tzeko aukera (17 tumulu eta trikuharri, 2 menhir eta harrespil 1) Alisal auzora nahiz ongi kontserbatu-tako kaltzinazio Labeak dituen Catalina Meategi-rako jaitsiera, antzinako Federico Meategiko hon-dakinetan barrena egi-
niko Artzentales udalerri-rainoko jaitsiera...

Bere jardunaldia osatze-ko bidaiariak Sopuertan gastronomiaeskaintza ugaria dakartzaten jatetxe ezberdinak eta kalitatezko landa-ostatuak aurkituko ditu, esparru natural pare-gabea.

Alen parke tematikoa 6 Alen parke tematikoa 7