Ibilbideak

 
Catalina-Alen ibilbidea1

IBILBIDEA:

Kiskaltze-Labetatik habitasen gara, Catalina Meategian, El Alisal auzoan, El Pilar ermitaraino igotzen gara eta hormigoizko pistatik ezkerrerantz jarraitzen dugu meatzerien antzinako jangelaren aurretik pasatuz.

Igotzen hasten garenean iturburu bat aurkitu ahal dugu Alén-ko herrirainoko bide luzea ibiltzeko.

Ibilbidea jarraituz, gutxi gora behera 1,9 Km-ra. Eta pistatik aldenduz “Cueva de los Franceses” deitutarikoarekin topatzen gara, guk pista jarraitzen dugu bidegurutze batera iritis arte, ezkerrerantz Jarralta auzora joango ginateke, baina guk aurrera jarraituko genuke bidetik irten gabe.

Pistan gora eta ezkerrerantz, gutxi gora behera 2,5 a.m., guardia zibilaren cuartel bat existitzen zela kontatzen da.

Kuartela lalde batera tusita, igoerarekin jarraitzen dugu, bidegurutze batera iritis arte, zeinetan guk pista jarraitzen dugu bihurgune nabarmen bat eginez, Las muñecas aldera doan eskuinerantz aurkitzen den pista uzten dugu, pixka bat jaitsita “Casa Máquinas” deiturikoa aurkituko genuke, zeinetan Alenen jadanik burdina-mineralez kargatutako baldeak Saltacaballoraino bere bidea jarrai zezaten ardura zuten makinak aurkitzen baitziren, han deskargatuak izateko.

Pistatik jarraitzen dugu, Castro – Alén trenbide zaharra, gutxi gora behera 5,7 km.-ra bi segidako tunel aurkitu arte, zeinetan ez labaintzeko arretaz ibili behar baitugu, trenbideko tunelak pasa ondoren, 1 km-ra Aleneko naturaren eta gaiaren araberako parkea dago zeinetan ogitarteko batzuk eramaten baditugu geldialdi bat egin ahal baitugu atseden hartzen dugun bitartean, gure meatzaritzako iragana eta gure mendietako bista ikusgarria miretsiaz..

Catalina-Alen ibilbidea2 Catalina-Alen ibilbidea3

Parke honek halaber gure arbasoen hondakinak gordetzen ditu eta ahuek etxeetan, San Luis Ermitan eta mendiko burdinola batean ikusi ahal ditugu. Gure atsedena burutu ondoren, errepidera itzuliko gara zeinetan gure asfaltoaren zeharreko bidea jarraitu behar baitugu, 1 km-ra ezkerranzko desbideratzea aurkitzen dugu, zein jaitsierarako gure hasiera baita. Desbideratzetik gutxi gora behera 200 m-ra bidegurutze bat aurkitzen dugu, beheko pista jarraitu behar dugu, eta beti beherantz jarraitu, inoiz beste biderik hartu gabe. Gure jaitsiera burutzen ari garen bitartean gure kontzejuko bista ezberdinak miretsi ahal ditugu, baita udalerria osatzen duten auzo ezberdinak ere.

El Hoyo auzora iritsi garenean La Cilla harrobia topatzen dugu, hau pasa eta gutxi gora behera 200 m-ra etxe-multzo bat dago, jadanik aipatutako auzoa da, azkeneko etxean ezkerreranz-ko bide bat hartzen dugu eta hormigoizko bidea uzten dugu, Castaño auzoraino doan bide zaharrari jarraituta, auzo honetara iritsi garenean errepidean zehar gure hasierako abiapuntura itzultzen gara.

Bide guztian zehar behi montxinak, orkatzak, basurdeak, azeriak, akaziak, pinuak, eukaliptoak, eta fauna nahiz flora ugari aurkitu ahal ditugu.

Distantzia: 15 km

Zailtasuna: Ertaina

Denbora: 3.30 o.

Seinaleztatze-Sistema: Gezi Zuriak

Catalina-Alen ibilbidea4 Catalina-Alen ibilbidea5