Ibilbideak

 
Okendo Jauregia Alcedo Jauregia Loizaga Dorrea

Ibilbidea El Carral auzoan hasten da, zeinetan San Martín eliza (XVIII.m.) Alcedo dorrre-etxea (XVI.m.) eta Goiko Oquendo jauregia (XVIII.m.) aurkitu ahal baititugu.

Karral-Mercadillo 1

Errepidea zeharkatuz ekialderantz doan asfaltatutako galtzada hartzen da Amez ausora igoaz. Garai dorre-etxearen aurretik pasatzen da, berez XIV. Mendekoa, gaur egun baserri bilakatua, eta Landazuri errekastoaren haranean sartzen da, atalntikoko hariztiaren zuhaitz-unada artean.

Erreka zeharkatutakoan bideak mendebalderantz dagoen hegal inguratzen du Santiago ermitaraino (XVI.m.) iritsi arte. Pistatik hego-ekialderantz jarraituz Loizaga Dorrera (XVI.m.) iristen da, eraberritua eta gaur egun harresi moderno batez inguratua. Ondoren atzera egin beharko da eta iparralderantz jarraitu.

Karral-Mercadillo 2

Galtzada poliki mendebalderantz biratzen da Artze eta El Acebal auzoen zehar Mercadillo-ra bihurgunetsu jainsten delarik, zeinen plazan Santa María de la Asunción eliza (XVII-XVIII.m.) nabarmentzen delarik.

Abiapuntura Balmasedaranzko noranzkoa duen BI-2701 errepidean zehar itzuli ahal da. Kasu horretan bere 30.km-aren aurrean, San Roque ermita (XVI.m) ikusiko da.