Gastronomia

Mota askotako produktuak

Enkarterrin harro daude bertako zaporea duten txerrikiak dituztelako. Sopuerta da eskaintza gastronomiko horren adierazgarririk onena. Solomoa, saihetsa, txistorra eta hirugiharra dira txorizoa eta odolkiarekin batera, eskaintza gastronomiko honen adibiderik egokienak. Urtean behin Euskal Herriko txerriki eskaintza onena aurkezteko erreferentzia izaten da udalerria.

Sopuertako txerriki azokan lurralde osoko txerriki eskaintza izateaz gain, Euskal Herriko txerriki-egile onena aukeratzen da.

Porrurik gabeko odolkiak eta urdairik eta piperrik onenekin egindako txorizoak egiten bereziki saiatzen dira.

Txerrikiak

Ongi zaindu behar da piperbeltzaren eta piperminaren arteko oreka puntua; txorizoak egiteko, berriz, baratzeko produktuak erabiltzea oso garrantzitsua da, baita txerriari pentsu naturala eman izan eta urtebete egindakoan hiltzea ere. Kalitatezko txorizoa egiteko txerri ona behar da, eta txerri horren solomoak eta urdaiak txikituta egiten da txorizoa. Ontzea ere funtsezkoa da, eta mimo handiarekin eta inolako presarik gabe egin behar izaten da.

Euskal Herriko txerriki-egile onenaren saria bost aldiz irabazi duenaren esanetan errezeta hauek oinarrizkoak dira, emaitza onak izateko.

Txerrikiaz gain, Sopuertan badira bestelako produktuak ere, esate baterako, gazta, eztia edo txakolina.

Produktuen salmenta Gaztak Gastronomia
  • Euskadi Turismo

Gida