Agenda

 
Datorren igandean Sopuertako udal igerilekuek bat egingo dute "Mójate-Busti zaitez" ekimenarekin, Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Fundazioak urtero antolatzen duen sentsibilizatze kanpainarekin. Udalak elkartasun jardunaldi honetan parte hartu nahi izan du, bere helburuekin bat eginez: gaixotasun neurologiko hau ezagutaraztea eta esklerosi anizkoitzak jotako gaixoen bizi-kalitatea bermatzeko ezinbestekoak diren errehabilitazio eta neuropsikologia zerbitzuak finantzatzeko dirua biltzea.

Laguntza eman nahi duten sopuertarrek 11:00etatik 20:00etara bitartean igerilekura etorri eta metro batzuk igeri egitea besterik ez dute egin behar. Jardunaldia amaitu eta gero denek egindako distantzien batuketa egingo da.