Agenda

 

Abenduaren 12an, asteartea, barneko zein kanpoko garbitasunean eta edertasunean eragiteko hainbat tratamendu prestatzen ikasiko dugu Zallan burutuko den Kosmetika jangarria tailerrean. Belar eta basa-lore jangarriak zein etxeko hainbat elementu erabiliz kanpotik barrurantz eragiten diguten kosmetikoak prestatuko ditugu: erremolatxazko ezpain-margoa, aurpegirako maskara jangarria, ilea indartzeko elixirra, etab. Elikadura, natura-osasuna, osasunaren autokudeaketa, kosmetikarako natura zein etxeko baliabideak, etab. izango dira izango dira tailerrean jorratuko diren beste gai batzuk. Gazte Zentroan (frontoi azpian), arratsaldeko 17:00etan.

Izena emateko: enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (Whatsapp)

Animatu eta ekin sorgenkeriari euskaraz!

Kartela (PDF 1,2MB)