Agenda

 
Ikasturtea amaitzear dago eta honekin  batera, azken urteotan bezala, Enkarterriko berbalagunok, ikasleok eta gainontzeko euskaldunok hitzordua izango dugu Zallan antolatuko dugun mintzodromoan. Ekitaldi parte hartzaile honetan, mahai inguruan eta kafe baten bueltan, gai ezberdinez hitz egingo dugu giro lasai eta atseginean. Maiatzaren 26an, arratsaldeko 17:30ean, Zallako pilotalekuan. 
HURBILDU, GOZATU EUSKARAZ!!!
 
Izena emateko: Enkarterriko euskaltegietan, enkarterri@aek.eus, edo Whatsappen bidez (671 070 044). Maiatzaren 22ra arte.