Agenda

 

Sopuertako Udalak jakinarazten die udalerriko herritarrei Enkarterrialdek produktu fitosanitarioen inguruko ikastaroa antolatu duela ekainerako. Ikastaroaren amaieran dagokien txartela eskuratu ahal izango dute parte-hartzaileek.

Ikastaroaren prezioa 36 eurokoa da. 28 orduko ikastaroa izango da, eta zazpi egunetan emango da, ekainean zehar. Izena emateko azken eguna ekainaren 8a izango da.

 Informazio gehiago (PDF 197KB)