Agenda

 

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Udal Programaren helburua da Sopuertako herritarrak sentsibilizatzea, jokabide bortitzak arbuiatzea eta gizartea eraldatzea, emakumeek jasaten duten indarkeria guztiz eta behin betiko desagerrarazteko.

Berdintasun Zinegotzigoak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Gida banatuko du. Gida horretan lege- eta gizarte-baliabideak, telefonoak eta beste datu erabilgarri batzuk aurki daitezke.

Horrez gain, beste jarduera hauek ere antolatu dira:

Azaroak 16

Udaletxean olana bat jartzea. Olanak zera esango du: “25 de noviembre - Azaroak 25, Sopuerta contra la Violencia de Género, Sopuerta, Genero Indarkeriaren kontra”. Horren bitartez, Sopuertako Udalak indarkeria matxista arbuiatu nahi du.

Azaroak 24

Emakumea eta kirola: emakumea eta herri-kirolak 12:05ean, San Viatoren.

Beste arlo askotan bezalaxe, emakumeek euskal herri-kiroletan izan duten tokia lehiaketen eta erakustaldien ikusle hutsarena izan da urte luzez. Alabaina, joera hori aldatzen ari da, batez ere 80ko hamarkadaz geroztik.

Irati Astondoa, 24 urteko Zeanuriko kirolaria, segan eta aizkoran ibiltzen da. Berak bertatik bertara kontatuko digu nola hasi zen herri-kiroletan, nola uztartzen dituen kirola eta irakasle izateko oposizioak prestatzea eta batez ere gizonezkoena den kirol batean emakume izateak zer abantaila eta desabantaila dituen.

Los limoneros zineforuma: 17:00etan, Longuitas aretoan.

Joan den urriaren 15ean, Emakume Nekazarien Eguna ospatu genuen.

Errespetuaren eta duintasunaren alde borrokatzea emakume guztiak batzen gaituen “lurralde” bat da, gure kultura, jaioterria, erlijioa… edozein direlarik ere. Ahizpatasuna ezinbestekoa da: emakumeok elkarri lagundu behar diogu! Oso garrantzitsua da gizonak eta emakumeak elkartzea eta elkarri laguntzea, horrela lortuko baitugu benetako aldaketa tokiko agenda politikoan eta agenda politiko globalean.

Film horretan bi emakume horien arteko harremana azpimarratu nahi dugu; izan ere, hitzik gabe elkar ulertzea ahalbidetzen duen harreman hori da istorioko gauzarik ederrena.

Azaroak 25

Sopuertako Udalak, San Viator Zentroarekin elkarlanean, martxa solidario bat antolatu du. Hau izango da leloa: “Emakumeenganako indarkeriaren aurka”.

Ibilbidea: San Viator zentrotik aterako gara 11:00etan, eta San Pedro plazaraino joango gara. Han, hamaiketakoa egingo dugu.

Berdintasun Zinegotzigoak gonbita egiten die Sopuertako herritar guztiei martxan parte hartzeko!

Azaroak 26

Sexualitatea ez da 50 urteak betetzean bukatzen – 18:00etan, Longuitas aretoan.

Tailer hau klimaterio-fasea eta menopausia gainditu dituzten eta “sexualitatea” kontzeptuaren inguruan hausnartu nahi duten emakumeentzat da. Tailer horretan, haien rola "ama" edo "amama" baino gehiago den zerbaiten gisa definituko dute.

Azaroak 27

Antzezpena: Istorio hau nirea da, istorio hau gurea da – 19:00etan – Longuitas aretoan.

Antzezpen horretan, kaltegabeak diruditen baina jokabide bortitz bihur daitezkeen jarrerak argitara ateratzeko beharrari buruz hitz egiten da.

Abiapuntua tratu txarrak jaso dituzten emakumeen testigantzak dira. Ireki teatro elkarteak unibertso metaforikoa dakarkigu, ahotsik ez dutenen istorioak entzun ditzagun.

Hasteko, kontzientzia hartu; gero, aldatzea erabaki.

Antzezlan horren bitartez, berdintasunaren arloko konpromisoan beste aurrerapauso bat eman dute, antzerkia aldarrikapen-tresna gisa erabilita.

Antzezlanak umorea eta itxaropena ere baditu, eta hausnarketa sakona egiten du, emakumeenganako indarkeria behin betiko desagerrarazten laguntzeko.

Umeentzako tailerrak: Auzoetxe
  • Ipuin-hausleak: 4 eta 8 urte arteko umeentzat, 17:00etatik 18:30era, Mello aretoan eta ludotekan. Jarduerari ekiteko, umeek ezagutzen duten istorio tradizional bat irakurriko dugu. Jarraian, istorioa xeheki aztertuko dugu, ikuspuntu tradizionala ezabatuko dugu eta rol zein estereotipo sexistak hautsiko ditugu. Hizkuntza eta komunikazio inklusiboa sustatuko dugu.
  • Txapa tailerra: 9 eta 12 urte bitarteko umeentzat. 18:30etik 20:30era, Mello aretoan eta ludotekan, edo Longuitas aretoan.
    Jolasa lan-tresna izan daiteke balioen hezkuntza indartzeko. Balio horiek elkarri loturik daude eta bata bestearekin harremanetan daude; hala, gizonen eta emakumeen berdintasuna lortuko dugu.
    Tailer honen bitartez, desberdintasunak positiboak direla azpimarratu nahi dugu, egunero elkar errespetatuz elkarrekin bizitzen laguntzen baitigute eskolak, kalean… Horrez gain, esperimentazioa, komunikazioa eta sormena sustatu nahi ditugu.