Agenda

 

Urriaren 20an euskararen aldeko herri-lasterketa egingo da Sopuertan. Ekimena Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak bultzatzen du "Euskaraz bizi nahi dut" kanpainaren barruan, Sopuertan bezala Euskal Herriko beste hainbat herritan euskaraz bizitzearen aldeko hautua adierazteko helburuarekin.

Ohiana Martínez euskara zinegotziak herritar guztiei dei egiten die ekimenean parte har dezaten. Ibilbidea oinez zein bizikletaz egin daiteke, eta El Castaño auzotik 12:00etan abiatuta, gero Bide Berdean barrena abiatuko da.

Ekimenaren aldeko kamisetak Irteeran eta ibilbidean zehar salgai egongo dira.