Geografia

Ikuspegi naturala2

Sopuerta Enkarterri iparraldean dago; Bizkaiko mendebaldereneko eskualdearen iparraldean.

Udalerri nahiko zabala da, 42,94 km2-ko azalera du. Iparraldean Muskiz eta Kantabriako Castro Urdiales ditu; ekialdean, Galmades, Gueñes eta Zalla, hirurak Enkarterrikoak; mendebaldean Artzentales eta Balmaseda, hauek ere Enkarterrikoak, eta hegoaldean Zalla eta Balmaseda.

Ikuspegi naturala

Gorabehera handiekiko erliebea du eta udalerria bera aska moduko batean dago mendiz inguratuta. Mendi horiek ez dira oso garaiak eta honakoak aipa ditzakegu:

Alen (798 m), Mello (626 m), Saldamandoko mendiak, Queli (472 m), Artegi (539 m), Longitas (593 m), Garbea (717 m), La Cabaña (526 m) eta Las Muñecas (410m). Mendiotan jaiotzen dira Saldamando, Tremoral, Kolitza eta Valdebezi errekak, eta Sopuertako lurretatik igaro ondoren, Mercadillo ibaian amaitzen dira. Ibai honi Mayor edo Barbadun ere esaten zaio (Ventorrotik aurrera).

Sopuertak gaur egun 2.371 biztanle ditu eta nola arlo administratiborako, hala erlijiosorako sei elizartetan banatuta egon da. Auzo bakoitzean elizarte bat dago, eta gaur egun oraindik ere horiek dira udalerriaren gune nagusiak. Honakoak ditugu: Avellaneda, Bezi, Carral, Mercadillo, Olabarrieta eta Baluga.
Gune hauek itsasoaren mailatik 100 m ingurura daude eta baso hostoerorkorrak dira.


Ikuspegi naturala3 Ikuspegi naturala4 Ikuspegi naturala5

Albisteak

RSS iturria ikusi
  • Sopuertako datu estatistikoak
  • Enkarterri
  • Entzun Enkarterri FM