Albisteak

 
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra Euskaraldiaren bigarren edizioa izango da.

Euskaraldia euskara ulertzen duten 16 urtetik gorako hiztunen arteko hizkuntza ohiturak eraldatzeko ariketa soziala da, eta aurreko edizioan bezala Ahobizi edo Belarriprest gisa parte har daiteke.

Sopuertako Udalak Euskaraldia ekimenarekin bat egin du aurten ere eta herritarroi parte hartzeko deia egin nahi dizue.

Zelan eman ahal da izena:

1.- Aukeratu rola:

  • Belarriprest: Agian, ez duzu beti euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, egoeraren arabera erabakiko duzu. Baina, euskara dakitenek zuri uneoro euskaraz hitz egitea nahi duzu.
  • Ahobizi: Lehen hitza euskaraz egingo duzu beti. Elkarrizketa elebidunetan euskarari eutsiko diozu.

2.- Eman izena esteka honetan