Albisteak

 

Gaztedi Enkarterri 2020 beka bat jasotzeko betekizunak:

  • 18 eta 29 urte bitartekoa izatea
  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin Gaztedi Enkarterri hitzarmena sinatu duten Enkarterriko  udalerrietako batean erroldatuta egon behar duzu (Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola,Gueñes, Karrantza, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla).
  • Lanbide heziketako erdi mailako edo goi mailako titulua edo unibertsitateko titulua izatea eta hiru hilabetetik gorako lan esperientziarik jasotako prestakuntzarekin lotura zuzena duten lanpostuetan ez edukitzea
  • Lanbiden izena eman behar duzu. Halaber, enplegua eskatzeko hautatzen dituzun okupazioek bat egin behar dute beketan eskainitakoekin.
  • 25 eta 29 bitartekoak  Gazteentzako Berme Sisteman  izena eman behar dute, Lanbideren bidez egin ahal da.

Bekaren ezaugarriak:

  • Beka iraupena zortzi hilabetekoa izango da.
  • Bekadun bakoitzak 600 euro jasoko ditu, hilero.
  • Alta emango zaizu Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean, lan jarduerei ez dagozkien praktiketako Kotizazio Kontuaren Kodean.

Betebeharrak:

  • Ezarritako egutegia eta ordutegiak betetzeaz gain ikasteko jonpromisoa hartu behar duzu eta hartzen zaituen enpresaren barneko funtzionamenduaren arauak errespetatu behar dituzu.
  • Lanbidek edo Enkarterriko Gazteria eta Enplegu zerbitzuek eskatzen duten edozein dokumentu bete egin beharko duzu

Informazio gehiago:
Behargintza Enkartur
C/ Enkarterri, 2 48840 Güeñes
94 6690877
behargintza@enkartur.eus