Albisteak

 
Xehetasunak:

Gurasolagun pasaporteak bidaia zoragarri baten ateak zabalduko dizkizu, familian euskaraz dibertitzeko bidaia.

Hilero ekitaldi bat egingo dugu elkarrekin eta horietako bakoitzera joategatik zigilu bat lortuko duzu.

Pasaportea ekintzetan eskuratu ahalko da eta ekintza guztietara eraman beharko da. Ikasturte amaieran zigilu gehien lortuko dituenak sari polita jasoko du.

Helburuak:

  • Familian euskararen erabilera sustatzea
  • Familia harremanetan hizkuntz ohiturak aldatzea
  • Ondo pasatzea
  • Euskal komunitatea saretzea

Gogoratu euskara guztion altxorra dela eta herri eta txoko guztietara zabaldu behar dugula.

Ekintzak:

Azaroaren 8an: Magia ikuskizuna

  • "Aroa eta Miraria" ikuskizuna Asier KIDAM magoaren eskutik
  • Arratsaldeko 17:30ean, Balmasedako kultur etxean

Azaroaren 29an: Sukaldaritza tailerra

  • Arratsaldeko 17:30ean, Turtziozko Kultur Etxean

Abenduaren 13an: Gabonetako tailerra

  • Arratsaldeko 17:30ean, Sodupeko Kultur Etxean

Urtarrilaren 24an: Paper birziklatua sortzeko tailerra

  • Arratsaldeko 17:30ean, Gordexolako Kultur Etxean

Otsailaren 14an: Eba-gomazko maskarak

  • Arratsaldeko 17:30ean, Galdamesko Kultur Etxean

Martxoaren 13an: Emakumea eta artea: Frida

  • Arratsaldeko 17:30ean, Sopuertako Auzo Etxean

Apirilaren 24an: Lorezain tailerra

  • Arratsaldeko 18:00etan, Karrantzako Kultur Etxean

Maiatzaren 22an: Euskaraokea

  • Arratsaldeko 17:30ean, Zallan