Albisteak

 

Azaroaren 13an, Eusko Legebiltzarraren Hezkuntza Batzordeak ateak ireki zizkion Sopuertako ordezkaritzari,  Joseba Andoni Llaguno Hurtado jauna, Sopuertako alkatea, buru zelarik.

Alkatearekin batera, (BIGE) Bizkaiko ikastetxeetako guraso elkarteen ordezkaria REYES LENGARAN MARTÍN andereak eta La Baluga eskolako Handitzen guraso elkarteko ordezkariak ere parte hartu zuten.

Alkateak Sopuertako eskolatzeko beharrak handitu direla argitu zuen. Azken urteetako jaiotze tasaren igoera jarraiak eskola publikoan Lehen Hezkuntzako ikasketak antolatzearen beharra azpimarratu zuen.

Sopuertako alkateak, Joseba Andoni LLaguno, argitu zuen eskola berria egin ahal izateko gastu handia egin zela  diru publikoa erabiltzen eta gastu horrek zentzua du baldin eta  herrian 2 eta 12 urteko umeak jasotzen dituen eskola publikoa  osatzen bada, Haur eta Lehen Hezkuntzarako eskola osoa egitean.

Aldi berean, Alkateak ezagutzera eman zuen, Sopuertako eskola publikoaren gainean izan diren zalantza juridikoak argitzeko helburuarekin, ikerketa eta txosten juridiko berriak egitea eskatu zuela. Orain, txosten horiek eskuan, zalantza juridiko oro argituta, ez dago inolako trabarik herriko  eskola ,eskola osoa izan dadin.

Alkateak Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeari eskaera egin dio, Legebiltzarrari dagozkion bideak erabiltzen, Eusko Jaurlaritzari eska diezaion Sopuertako eskola publikoan Lehen Hezkuntzaren etapa ezarri dezan 2014-2015 ikasturterako.

Halaber, Sopuertako alkateak, bere boluntatea agertu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko ordezkariekin biltzeko eta  aipaturiko  ikerketa eta txosten juridiko berriak haien esku jartzeko.

La Baluga eskola publikoaren Handitzen guraso elkarteko ordezkariak bere poza agertu du herriko ume txikiek, autobusa bidaia luzeak egin gabe, bere herrian burutu ahal izango dutelako bere 2 eta 12 urteko ikasketa prozesu osoa bertako eskola publikoan.
REYES LENGARAN andereak, BIGEko ordezkaria, gogoratu du Sopuertako eskola publikoan Lehen Hezkuntzako ikasketak ezartzeko eskaera 2011
urtean egin zutela La Baluga eskolako Kontseiluak eta Galdames eta Sopuertako udalek ere.

Reyes Lengaranek gaineratu du, Eusko Jaurlaritzak gaur arte izan duen jarrera ezkorrak Sopuerta herriko senide askoren eskubideak urratu dituela eta horri buelta emateko ezinbestekotzat jotzen du Eusko Jaurlaritzak bete dezan Sopuertako Udalak egiten dion eskaera.